martes, 10 de mayo de 2011

AGATE DEUNA EGUNA

Otsailaren 4an, Agate Deuna eguna ospatu genuen eskolan. Bi aste lehenago "Santa Agueda" eta "Aintzaldun" abestiak prestatzen hasi ginen. Hasiera batean, HHkoek alde batetik ensaiatzen genuen eta LH-koek beste alde batetik.Baina azkenengo astean, ziklo guztiak batera ensaiatzen genuen.


Agate Deuna egunean, umeek baserritarrez eta arrantzalez jantzita etorri ziren, baita irakasleok ere. Egun horretan, beste ostiraletan egiten genuena egin genuen bazkaldu ondorengo ordua baizik. Bazkaldu ondoren, patiotik bueltatzean umeek berriro ondo jantzi ziren gure laguntzarekin eta korroa egin genuen. Haurreri esan genien, gurasoak etorriko zirela haiek ikustera baina gero joango zirela haiekin ezin zirela joan gurasoekin gelatik irten eta ikusi bezain laster.


Aipatzekoa da, nahiz eta haurrei hori komentatu arazoak izan genituela gurasoekin. Baina ez haurrek gurasoekin joan nahi zirelako, guztiz kontrakoa izan zen. Gurasoek haurrei hurbiltzen ziren, argazkiak ateratzeko, musuak emateko.... Egia esan.... zoramena izan zen.

Baina orokorrean, gurasoen gaia alde batera utzita ikaragarria izan zen haurren ilusioa ikustea.




AGATE DEUNAREN ARGAZKIAK


No hay comentarios:

Publicar un comentario