martes, 10 de mayo de 2011

INFORMAZIO ETA TEKNOLOGIA BERRIAK HHn

Gure ingurura begiratuta, onartu behar dugu, Haur Hezkuntzan ikt-aren erabilera irakastearen beharra. Gero eta tresneria gehiago erabiltzen da gure gizartean, eta haurrek txikitatik helduak baino askoz arinago erabiltzen ikasten dituzte.

Beraz, guzti honen aurrean arazo ugariren ideiak sortzen zaizkigu; irakasleak trebatuta daude? Nola erabili egin beahr dira? Noiz?...
Zaila da, batez ere orain arte irakaslea klaseko "jakintsuena" izan delako, baina entziklopediaz, liburuez, etabarrez lagunduta.


Orain arte ikasleen zeregina, irakasleek agindutakoa betetzea izan da, lortu arte gelditu gabe, hau da haurren autonomia eta kreatibitatea murriztuz.
Beraz errealitateari aurre eginez, eta informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu direla onartuz, guk eskoletan landu, kontrolatu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diogu.

Irakasleak: jarrera aktiboa zein parte hartzailea, ikasleak motibatuz, egoerra esanguratsuak sortu. Lana gaitasunetan oinarritu behar da, ikaslearen gidariak izanez.

Garrantzitsuena: PENTSATU, IDATZI, ADOSTU, BESTEEN AURREAN LANAK AURKEZTU, ELKARLANEAN ARITU, EZTABAIDATU, EKINTZETAN PARTE HARTU ETA JOLASTEKO aukera eman behar diegu.


Gai honen inguruan gehiago jakin nahi eskero, klikatu hemen


Erlazionatutako bideoa: IKTak ikastolan
                                   Decálogo uso de las TIC en Educación

No hay comentarios:

Publicar un comentario