lunes, 9 de mayo de 2011

GURE ESKOLA

Plentziako, Bilboko herri txiki bateko eskolako 3 urtekoen B-2ko ikasgelako haurrak 18 dira, neska (9) eta mutilak (9)dira. 2010/2011 ikasturtean matrikula bat kendu egin da ikasturtean zehar. Bestetik, eta datu esanguratsua delako, ume guztien hauen %88koen ama hizkuntza gaztelera dela azpimarratuko nuke.






Sarritan talde bat pertsonak eta haratara doan fenomenoa izaten da, batuketa sinpleak garaitzen dituen fenomenoa, alegia. Hau ere gure ikasgela honetan suertatzen da. Talde bezala aktibotasun bizia, mundu afektiboa, sormen gaitasuna eta jakingura unero eraikitzen duen mundua dira, oso aukera anitzak eskaintzen dituen unibertsoa. Talde honetan ere jarrera arazo eztiak daukan ume bat dago. 2009/2010 ikasturtean nabaritu eta aztertu hasia zena. Momentuz, aurrepausu eta jarrera hauen moldaketa esanguratsuak ematen ari da, talde bereizitu batek- hau aholkularia eta tutorea osatua dagoelarik- jarraipena egiten badiote ere, neurri bereziak ez dira ikasgelako egunerokotasunean zehaztu.


Hala eta guztiz ere, egunero klasera sartzean eta irtetzean, amantalak janztean edota motxilak eta txamarrak janztean, irakasle berezi baten laguntza izaten du irakasleak. Eta astean behin, irakasle hau 18 haurrekin egoten da.


Astean, bi ordu irakasle berezia arazoak dituen haurrarekin egoten da, klase bereziak izaten ditu berarekin. Eta noizean behin irakasle tutorearekin biltzen da eta bien artean ebaluazioak eta haurraren garapena aztertzen eta komentatzen dute. Haur honen gurasoekin ere noizbait biltzen dira bi irakasleak, eta haiekin konpartitzen dute hauen iritziak.


Irakasle bereziaren laguntza oso lagungarria da eta nahiz eta gure taldean ordu asko ez egon, beste arazo gehiago dituzten haurrekin egoten da.

UMEEN ARGAZKIA

Plentziako eskolari buruz gehiago jakiteko klikatu hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario