lunes, 9 de mayo de 2011

INAUTERIEN EGUNA

Martxoaren 4an, inauterien desfilea izan zen eskolan.
Irakasleok, 9etan gelditu ginen eskolan guztion artean mozorrotzeko. Desfilearen gaia Haur Hezkuntzan, "akelarrea" izan zen eta irakasleok sorginaz mozorrotu ginen. Hamarrak laurden gutxiagoetan, irakasleen argazkia izan zen.
10etan umeak etorri ziren eskolara, denok mozorrotuta. Batzuk sorginaz, beste batzuk katu beltzaz, beste batzuk apoaz, saguz.... Aipatzekoa da, mozorroak oso originalak izan zirela eta ez zirela asko errepikatu.
Behin gelan egonda, betiko korroa egin genuen, kontuan izanda 3 urteko umeekin egunero korroa egiten dela.



11ak inguru prestatzen hasi ginen desfilea egiteko. Astillero plazara egin genuen desfilea eskolatik 2km-tara gutxi gora-behera. Aipatzekoa da, gurasoen laguntza oso garrantzitsua izan zela.

Behin astillero plazan, ziklo bakoitzak dantza bat egin zuen eta guk akelarre dantza bat egin genuen, aste batzuk lehenago prestatu genuen dantza.

Ziklo guztiek dantzak bukatu ondoren, 2 eta 3 urteko gelakoak eskolara itzuli ginen txokolatada hartzera. Gurasoekin egon ginen txokolatea hartzen eta musikarekin dantzatzen. Ordu bietan, umeek autobusa edo gurasoekin joan ziren.

INAUTERI EGUNEKO ARGAZKIAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario