martes, 10 de mayo de 2011

LURRASKARA IRTEERA


5urteko gelakoek, Lurraskarako bidaia prestatzen hasi ziren. 5 urteko gela, 2 gela daude eta gela bateko irakaslea ez zuen nahi bidaia hau egitea. Beraz, nire tutoreari komentatu zioten joateko beste irakaslearen partetik, eta baietz esan zuen. Baina ez bakarrik hori, behin berari komentatu ziotela joateko, berak nirekin kontatu zuen eta beraiekin nindoala esan nuen ia pentsatu barik.

            2 egun joan ginen Lurraskara, gau bat. Egonaldia laburra izan zen, baina ikaragarria. Lehenengo aldia zen umeekin nindoala udaleku batera, eta 5 urteko umeen lehenengo aldia zen etxetik kanpo egiten zutela lo.


            Esan beharra daukat,izugarrizko esperientzia izan zela Lurraskara joatea. Kontuan izan behar dugu, 5 urteko gelako umeak ez nituela ezagutzen eta hasieran ez nekien haien izenak,ez neukan konfiantzarik….baina ordu batzuetan izugarrizko konfiantza hartu nuen etan esan dudan bezala izugarrizko esperientzia iruditu zait. Gainera nire tutorearekin eta beste irakaslearekin itzelako erlazioa izan nuen, Lurraskako begiraleen tratua oso oso ona izan zen eta umeak poz-pozik egon ziren bi egun horiek.  Beste eskolako irakasleekin ere oso ondo egon ginen eta pena ematen zigun bueltatzea.



            Hasieran, beldurra geneukan umeen lehenengo aldia izanda etxetik kanpo, gauen negarrez eta gurasoekin joatea nahi izando zutela uste genuen. Aldiz, ez zen horrela gertatu, gatean ume guztiak lo seko gelditu ziren, egun osoko ekintzek nekatutak utzi zituzten. Gainera, hurrengo egunean ez zirela etxera joan nahi esaten zuten.

            Hau guztia, laburpen moduan izan da, bestela orriak eta orriak idatzizko nituzke Lurraska irteerari buruz. 



            Baina, guztia kontuan izanda eta nahiz eta nire gelako umeak ez izan errepikatuko nukeen esperientzia izan da, gainera, eskolan etengabe etortzen ziren 5 urteko umeek nire gelara agurtzera, opariak ematera… eta horrek izugarrizko poztasuna sortarazten zidan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario